ICAS Nazioarteko Hizketaldia 2017

Nazioarteko Hizketaldia

Elikaduraren Etorkizuna Eta Nekazaritzaren Erronkak XXI. Menderako:

Mundua nork, nola eta zer-nolako inplikazio sozial, ekonomiko eta ekologikorekin elikatuko duen izango da eztabaidagaia

 

2017ko apirilaren 24/ 26. Europa Biltzar Jauregia. Vitoria-Gasteiz. Araba. Euskal Herria. Europa.

Datozen hamarkadetako elikaduraren etorkizuna aztergai, hainbat gai nagusi hartu dira kontuan etorkizuneranzko begirada itxuratzeko errealitateak eta erronkak zein izango diren sakontzeko. Elikadura oso gai konplexua da, eta gure bizitzako hainbat alderdi hartzen ditu.

Hizketaldi honek konplexutasun horren gainean eztabaidatzeko gunea izan nahi du, eztabaida aberasteko, sektoreko hainbat ikuspegi batuta (nekazariak, arrantzaleak, erakunde publikoak, ikerketa, etab.). Mundua nola elikatu, erronka hori eztabaida historikoa da, baina topaketa honek badu berrikuntzarik: posible den ala ez den eztabaidatzea baino harago joateko asmoa du.  

Zehatz-mehatz aztertu nahi da gaur egun nola egiten ari garen; zer jardunbide dauden abian eta zer ondorio eragiten dituzten; nola ari den egia bihurtzen elikadura-burujabetzaren ikuspegia; elikadura-sistemaren inguruko aktibismoarekin eta ikerkuntzarekin, elkarren esperientzietatik zer ikas dezakegun etorkizunerako bidea definitzeko...

Gaur egun agroelikadura-sistema globalak eragiten duen krisialdi ekonomiko, ekologiko eta sozialaren larritasuna ikusita, beharrezkoa da egungo testuingurua aztertzea. Hala ere, hizketaldi honen xedea azterketa horien indarra bideratzea da, etorkizunerantz zer urrats eman behar ditugun hobeto ulertzeko.

Gaur egunera arte garatuen dagoen elikadura-proposamen alternatiboa elikadura-burujabetza da, baina oraindik ere asko falta da proposamen hori nola “operazionalizatu” ulertzeko. Hamar urte igaro dira jada Nyeleniko adierazpena egin zenetik; eta elikadura-burujabetzaren sei ardatzak finkatuta, urrats garrantzitsua izan da ideietatik jardunera aldatzeko.

Sei ardatz horiek kontzeptua finkatzen lagundu zuten, eta Via Campesinak eta beraien aliatuek ideia horren inguruan proposatzen duten eraldaketan esku hartzen duten gaiak eta eremuak ugariak direla erakutsi dute.

Hizketaldian gai horiek jorratuko dira gai nagusien barruan eztabaida gidatzeko.

Ardatz bakoitzean, eraldaketarako urratsak markatzen ari diren aukera zehatzei erreparatuko zaie batez ere.

Gai nagusiak

1. Kapitalismoa, klasea, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza.

2. Klima aldaketa eta konbergentziak.

3. Garapen-ereduak kapitalen, ondasunen eta jendearen fluxuen testuinguruan.

4.  Ekoizpen-bideetarako irisgarritasuna eta haien kontrola.

5. Kontsumoa, osasuna, nutrizioa eta elikadura eskubidea.

6. Elikadura-burujabetzarako mugimenduak.

* Ekitaldian erabiliko diren hizkuntzak: gaztelania, ingelesa, euskara. Hiru hizkuntza horietako edozeinetan aurkeztutako lanak onartuko dira, baina ez dira itzulita egongo.

Parte hartzeko moduak:

Txostengilea:

Hizketaldian aurkezteko, goian adierazitako 6 ardatzetako bati (edo haien arteko konbinazioari) buruz egingo den idatzizko lan baten laburpena edo panel oso baterako laburpen-multzoa bidali (4-6 laburpen eta idazki orokor bat) . Nazioarteko Hizketaldirako idazkiak 10.000 hitz gehienez izango dituzte eta Hizketaldiaren webgunean argitaratuko dira ekitaldia baino 3 aste lehenago.

Tailer bat proposatzea:

Espazio honek balio du Hizketaldian bestelako metodologiak edo gaiei buruz hitz egiteko bestelako moduak proposatzeko. Tailerrek ordu eta erdiko iraupena izango dute, eta mahai-inguruak, bilera estrategikoak, formazio-espazioak, gai garrantzitsuei buruzko arte-erakusketak edo proposatu nahi diren bestelako ideiak izan daitezke. Ez da beharrezkoa hizketaldiaren aurretik lan idatziak aurkeztea, nahikoa da tailerraren ideia azaltzeko 1-2 orrialdeko proposamena.

Entzulea:

bertaratu, entzun, eztabaidetan parte hartu eta partekatu. Elikadura-burujabetzan oinarrituriko etorkizuneko nekazaritzako elikagai-sistemaren eraikuntzan partaide izango zara.

Data garrantzitsuak 

  • Laburpenak emateko epea: 2017ko otsailaren 15a.
  • Tailerren proposamena emateko data: 2017ko otsailaren 15a.
  • Txostenak eta tailerrak berrestea/onartzea: 2017ko otsailaren 28a.
  • Paper osatuak emateko data: 2017ko martxoaren 20a.

Nazioarteko Hizketaldian parte hartzeko harremanetarako helbidea:

elikadura21@remove-this.gmail.com


Antolakuntza komitea

  • Jun Borras (ISS/ICAS): junborras5@gmail.com
  • Unai Aranguren (EHNE Bizkaia/Etxalde/La Via Campesina): unai@ehnebizkaia.eus
  • Zoe Brent (TNI): zoebrent@gmail.com
  • Xarles Iturbe (La Via Campesina): xarles@viacampesina.org

Konfirmatutako txostengileen zerrenda:

  • Unai Aranguren. País Vasco. La Via Campesina.
  • Naseegh Jaffer. WFFP. Foro Mundial de Pueblos Pescadores.
  • Silvia Perez Vitoria. Sociologist and Economist. La ligne d´Horizon.
  • Alazne Intxauspe. Jóvenes EHNE Bizkaia
  • Papa Bakary Coly, Papis. (CNCR) Senegal. (LVC)
  • Ohiana Etxebarrieta (Mov. Feminista)
  • Susan George (TNI) por confirmar
  • Centro Estudios Ambientales. Gasteiz.
  • Ian Scoones (IDS Sussex)
  • Henry Bernstein (Inglaterra)
  • Dzodzi Tsikata (Institute of Statistical, Social and Economic Research (ISSER) at the University of Ghana)
  • Maria Jose Ainz Ibarrondo (UPV/EHU, Euskal Herria)
  • Peter Rosset, ECOSUR. Colegio de la Frontera Sur. Chiapas. México
  • Joan Martinez Alier. Catedrático de Economía e Historia Económica de la Universidad Autónoma de Barcelona
  • Mikel Hiribarren. ELB. ETXALDE.
  • Sofía Monsalve (FIAN)
  • Raj Patel (US/Inglaterra)
  • Raul Delgado Wise (Universidad de Zacatecas, México)
  • Valter Israel da Silva (MPA, Brasil)
  • Jenny Franco (TNI)
  • Imanol Esnaola. GAINDEGIA Observatorio para el desarrollo socio-económico de Euskal Herria.
  • Ashlesha Khadse. Amrita Bhoomi. Zero Budget Farming. http://www.amritabhoomi.org/
  • Txetxu Nuñez (Carta de derechos sociales de Euskal Herria/movimiento sindical).
  • Silvia Ribeiro. Grupo ETC.
  • Mamen Cuéllar. Andalucía.
  • Anne Bellows (Univ. De Syracuse, EEUU)
  • Jennifer Clapp (Univ. De Waterloo, Canada)
  • Marc Edelman (CUNY, EEUU)
  • Yan Hairong (Universidad Politécnica de  Hong Kong)
  • Christina Schiavoni. ISS / ICAS
  • Annette Desmarais (Univ of Manitoba)
  • Nora McKeon (International University College, Turin/Rome 3 University)
  • David Barkin (UAM-X)
  • Glenn Stone (Washington U)